XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gizarte-auziari buruz sakontzen dauanean, The People of the Abyss (Leizeko erria) da nabariena; auxe nunbait, astintzen ditun ideiakaitik, bere liburuetatik baztertuena: loi ta motz adierazten dauskuz Londres'ko arrai zikiñak, gai egoki billa, aste bian bizi izan zitunak.

Azken baten, The Iron Heal (Burdiñezko orpo-azurra) eta Revolution, eta aipamen labur an biribiltzeko, The Valley of the Moon (Illargiaren arana), landako ta uriaren arteko diferentziak nabarmentzen dituna.

Lur egitea.

Urte batzuetan lan gogorra buruturik, London bere garaiko idazle ospetsu ta obeto ordaindu biurtu zan.

Diru asko irabazi eban, geienez parra-parra eralgia, eta aren diru-urrialdiak laster geratu ziran atzean.

Kalifornia'n bizi izan zan bere rantxo alai, eder ta egokian, bere idazle-lanak or-zear eratzen ebazan ibiltalde atsegiñakaz arabiatzen alegindurik.

Korea, Mexiko eta bere yate Snark'ez Egoaldeko Itxasoetara.

Oraindik urte luzeetan sartua etzala, ospe aundiko egiña zan mundu guztian; baiña, guzurra begitandu arren, idazle karrera beteago ta bere bizia gero ta gatxago egiñaz joian.

Uts-aldi ta ames-eten izugarria eroan eban, 1914'an, Mexiko'ko iraultza zala-ta, eta beste aldetik London'ek bere amesai iñoiz be uko egin ez arren, Egoalderako ibiltaldiaren ostean etzan onezkero, ain matxiñada-zalea.

1915'an gertatu zan etena.

Bere alderdiaren magalean eztabaidatu zan illabete batzuk zirala Europa legortua izten eban izkillu-burruka, Ludiko I Gudu izango zana.

Batzuk ez eben auzi orretan sartu gura, kapitalisten arazoa zala esanik; London eta bereak, ostera, eskua sartzea nai eben, arin eta bete-betean burrukaturik.

Ezerezean geratu zan auzia, eta London'ek itxi egin eban alderdia, klase-borrokarako espiritu urriagaitik.

Ogei urtez gitxienez alderdi ontako izan zan London'ek kolpe aundia artu eban, antza danez, eta zauri ori ez jakon egundo osatu.

Eragin latz ori ezin izan eban gainditu.

Politika arazoaz urteiera bako kale estu larrian aurkitzen ba'zan, pertsona barrutian be egunetik egunera biurrituago joakozan.

Kezkati ta urduri zan izatez London, eta une batzuetan izan ezik, ez eban lortu iñoiz be bere bizikerea orekan jartea.

Azken urteetan, gaiñera, geituz joian bere ezin-egona, artegatasuna.

Mundu zurbil baten ondatu zan, eta eziña izan jakon andik iges egitea.